20 ene 2012

Bi ume, bi errelitate

Biok hamabi urte dituzte eta biok jaikitzen dira ordu berean. Batek dutxa epel bat hartzen du. Besteak etxean daukan ur arrunta hotza da eta gaur ez dago nahiko ikatza ura berotzeko, dutxa beste baterako utzi beharko du. Dutxa hartu duenak ez daki zer aukeratuko duen janzteko bere armairutik, bere lagunek zer pentsatuko duen beldurti. Dutxa ez, baina, ur hotzez aurpegia garbitu eta berehala janzten ditu hainbeste maite duen daukan alkandora bakarra eta turista batek izugarri handiak diren oparitutako levi´s-ak. Ondo pentsatuz gero, arropa erabakita dago eta gozaltzeko hainbat aukera ditu ondo apaindutako umeak. Levi´s dunak, aitzitik, bere zazpi anahi-arrebekin borrokatu behar du lapiko batetik arroza pixka bat jateko.

Autoan eramaten diote gurasoek eskolara gure bizilagun aberatsari. Beste gisajoak 5 km egin behar ditu oinez bere lantokira ailegatzeko, zapatazko lantegi batean egiten du lan, horren truke ezer gutxi. Bi egoera jarri ditut bata bestearen parean, bakarrik adibide bat da, oroitzen ez dugun horietako bat. Nire helburua hamaika ume bizitzen duten egoera salatzea da, ekialdeko bunkerratik ikusi ez nahi dugun egoera bat ikusaraztea. Datu zehatzik eman gabe, eduki behar dugu oso argi, munduko umeen egoera normala, ez da emen gure umeak bizitzen dutena, baizik eta beste bat oso ezberdina.

Sexualki abusatutako umeak, ume militarrak eta langileak edo soilik eskolara joateko aukera ez duten umeek. Ahastezinak bizitzeko aukera ez dutenak. Zaila da gai honi buruz hitz egitea edo erreza? Berez, ez dakit, zer esango dugu guk zailtasuneei buruz, gu ume apainduta gara, baina okerrena arduradunak gara gai honetan. Erosleak gara eta ez ditugu hartu behar diren neurriak hartzen, merkeena erosten dugu, humeen eskulana merkeena dela jain gabe edo jakinda.

Horregatik eskerketu nizueke bizi dugunari eskerrak emango bazenukete eta ekiteari hasiko bazinateke. Ekimenak egin behar ditugu, ez bakarrik gobernuei eskatuz, ez dira zailak izan behar. Adibidez, erosteko garaian galdetu saltzaileari ea zer dakien edo interenet kontsultatu ekoistutakoaren jatorria, eskulana. Gobernutik kanpoko erakundetan parte hartu edo ekonomikoki lagundu, zure eskuan dago, gure eskuan dago, emailegu eskua haurreei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario